Ikasleen euskara maila neurtu dute
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) A ereduan ikasten ari den 16 urteko ikasle bakar batek ere (%100ak) ez du euskaraz normaltasunez komunikatzeko ahalmenik. B ereduko ikasleen %67ak ere ez. Ezta D ereduko %32ak ere. Hala egiaztatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 16 urteko ikasleen euskara maila neurtzeko prestatu duen azterketak.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) diharduten 16 urteko gazteen euskara maila neurtzeko azterketa paratu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Azterketa horren bidez Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) baino maila apalagoa neurtzen da, ingeleseko First Certificate azterketaren parekoa.
A ereduko bi ikastetxetan jarri dute azterketa: ikasle bakar batek ere ez du gainditu (%100). B ereduko ikasleen %67ak ere ez du azterketa gainditu; D ereduko %32ak ere ez.
Nazioarteko neurgailua
Nazioartean beste hainbat hizkuntzen maila neurtzeko erabili ohi den neurgailu berbera erabili da euskararentzat ere. Hizkuntzen erreferentziako marko komun europearra kontuan hartu du EAEko Hezkuntza Sailak (Europar Kontseilua) eta ALTE-k (Association of Language Testers in Europe) definitutako maila eta zertifikazioetan ardaztu du EAEko ikasleen euskara maila neurtzeko azterketa.
Beraz, apatu oinarri horiekin, ISEI-IVEI-k (unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak), Pedagogi Berriztapenerako Zuzendaritzarekin batera, B2 mailarekin (ALTE-ren 3. maila) bateragarria den euskara-proba bat eraiki du 16 urteko gazteen euskara maila neurtzeko.
Nazioarteko neurgailua
Nazioartean beste hainbat hizkuntzen maila neurtzeko erabili ohi den neurgailu berbera erabili da euskararentzat ere. Hizkuntzen erreferentziako marko komun europearra kontuan hartu du EAEko Hezkuntza Sailak (Europar Kontseilua) eta ALTE-k (Association of Language Testers in Europe) definitutako maila eta zertifikazioetan ardaztu du EAEko ikasleen euskara maila neurtzeko azterketa.
Beraz, apatu oinarri horiekin, ISEI-IVEI-k (unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak), Pedagogi Berriztapenerako Zuzendaritzarekin batera, B2 mailarekin (ALTE-ren 3. maila) bateragarria den euskara-proba bat eraiki du 16 urteko gazteen euskara maila neurtzeko.
Azterketa gainditzen duenak egiaztatzen duen gaitasuna
Euskara azterketa hau gainditzen duen ikasleak gaitasun maila hauxe dauka:
Irakurmena
Gaur egungo artikuluei buruzko arazoak zein txostenak ulertzeko.
Autoreen jarrera edo iritzi anitzak ulertzeko.
Literatura garaikideko prosan idatzizko testuak ulertzeko.
Idazmena
Bere interesekin lotutako gai askori buruzko testuak idazteko.
Idazlan edo txostenak idazteko, non informazioa azaltzen den edo ikuspuntu zehatz baten alde edo kontrako argudioak azaltzen diren.
Zenbait eginkizun edo esperientziak nabarmentzen diren gutunak idazteko.
Entzumena
Hitzaldi luzeak ulertzeko edo eztabaiden konplexuen ildoa jarraitzeko, betiere gaia ezaguna izanik.
Komunikabideetako albisteak eta saioak edo euskara batuaz erabiltzen dituzten pelikulak jarraitzeko.
Mintzamena
Bere inguruko gaiei buruzko deskripzio argiak egiteko, zenbait aukera kontuan izanda, eta horien abantailak eta eragozpenak azaltzeko.
Naturaltasun eta jariotasunez elkarrizketetan parte hartzeko; hortaz, arazo gabeko komunikazioa ahal du aurrera eraman bertako hiztunekin.
Testuinguru ezagunetako eztabaidetan ahal du parte hartu bere iritzi edo ikuspuntua emanez.
Hizkuntza ezagutza
Orokor eta inguruko gaiei buruzko hiztegi zabala edukitzeko.
Zalantza lexikoak izan arren hitzak errepikatzea saihesten saiatzeko.
Dituen akats gramatikalek ez diote komunikazioa eragozten, gutxi eta ez-sistematikoak baitira.
Kohesio eta koherentzia egokia du eta idazteko arauak errespetatzeko (gramatikan, ortografian, etab.).
Emaitzak
Jarraibideak
Egoeraren lehendabiziko azterketa honetatik EAEko Hezkuntza Sailak honako jarraibideak proposatu ditu:
Euskararen lorpen-mailak zehaztea etapa guztietan. Ikasleriak lortu behar dituen mailak zehaztea eta ikasi beharrekoaren definizio argi bat egitea. Maila eta etapa bakoitzerako helburu zehatzak ezarriko dira, Haur Hezkuntza eta DBH amaierarako.
Administrazioak etapa bakoitzaren amaieran lortu daitezkeen zertifikazioak ezarriko ditu. Zertifikazio hauek ALTE-ren homologazio bidea jarraituko dute. B2 ziurtagiria proposatzen da derrigorrezko irakaskuntzaren amaierarako.
Irakastereduak erreformatzea 10/1982 Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legeak markatzen dituen helburuak lortzeko, beraien emaitzak ebaluatuz.
Irakasleriaren euskararen kalitatea hobetzea hobekuntza ikastaro espezifikoen bitartez.
_____________________________________________
Ikasleen euskara mailaren ebaluazioari buruzko txostena HEMEN daukazu oso-osorik.
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1114559114
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home